Aurten ere euskararen asteari ekin diogu. Herri kirolak gaia bezala harturik, ekintza mordo bat prestatu ditugu aste honetan burutzeko. Etapa desberdinetan aritu gara lanean eta honakoak izan dira egindakoak:
-Ikastola girotu: kartelak ipini eta sarreran zuhaitza jarri
-Herri kirolen erakusketa: DBHko ikasleek egin dituzte
-Patioko hormirudia: HH eta LHko ikasleak osatzen joan dira beraiek egindako lanekin
-Herri kirol saioak
-Euskal kantak: HHn eta LHn kantuan aritu gara eta DBHko ikasleak ere aritu dira
-Euskal dantzak eta kalejira: HH eta LHko ikasleek aurten ere euskal dantzak ikasi dituzte
- bi pilotari izango ditugu gure artean: Juantxo Koka eta Oier Mendizabal (II). Ikasleek galdeketa bat prestatu dute.
Ostiralean, asteari bukaera emateko, jaialdia ospatuko dugu.
HHko eta LHko ikasleek 15.00tik aurreara astean zehar ikasitakoa erakutsiko dute:
Kanta (euskalduna euskaraz, kalejirak)
dantzak (txulalai, san Petrik, Luzaide, Bolant dantza)
Herri kirolak: lokotxak, sokatira eta pilota
DBHko ikasleek ere jaialdia izango dute.
Herri kirolen finalak jokatuko dituzte (lokotxak, sokatira eta pilota)
Solasaldia bi pilotariekin: Juantxo Koka eta Oier Mendizabal.
........................................ Juantxo Koka eta Oier Mendizabal.............................
jueves, 31 de enero de 2008
Suscribirse a:
Entradas (Atom)