viernes, 1 de febrero de 2008

Euskal astearen amaiera

Ostiraleko jaialdiekin amaiera eman genion Euskal asteari. Ikasleen jarrera eta parte hartzea ona izan zen, bai DBHn bai eta beste etapetan ere. Ni behintzat gustura geratu nintzen!!!
Argi dago bakoitzak pixka bat jarriz gauza haundiak lortzen direla.



Erakusketaren argazki batzuk

Logotipoak egin dituzte


Frontoia eta Estropadak irudikatu dituzte

Harri jasotzailea marraztu eta bi harri egin dituzte. Aizkolaria margotu dute eta aizkora bat eginArraunlariak eta traineruak egin dituzte eta segalaria margotu dute

jueves, 31 de enero de 2008

Euskara gurekin,... eta zuekin?

Aurten ere euskararen asteari ekin diogu. Herri kirolak gaia bezala harturik, ekintza mordo bat prestatu ditugu aste honetan burutzeko. Etapa desberdinetan aritu gara lanean eta honakoak izan dira egindakoak:
-Ikastola girotu: kartelak ipini eta sarreran zuhaitza jarri
-Herri kirolen erakusketa: DBHko ikasleek egin dituzte
-Patioko hormirudia: HH eta LHko ikasleak osatzen joan dira beraiek egindako lanekin
-Herri kirol saioak
-Euskal kantak: HHn eta LHn kantuan aritu gara eta DBHko ikasleak ere aritu dira
-Euskal dantzak eta kalejira: HH eta LHko ikasleek aurten ere euskal dantzak ikasi dituzte
- bi pilotari izango ditugu gure artean: Juantxo Koka eta Oier Mendizabal (II). Ikasleek galdeketa bat prestatu dute.

Ostiralean, asteari bukaera emateko, jaialdia ospatuko dugu.
HHko eta LHko ikasleek 15.00tik aurreara astean zehar ikasitakoa erakutsiko dute:
Kanta (euskalduna euskaraz, kalejirak)
dantzak (txulalai, san Petrik, Luzaide, Bolant dantza)
Herri kirolak: lokotxak, sokatira eta pilota
DBHko ikasleek ere jaialdia izango dute.
Herri kirolen finalak jokatuko dituzte (lokotxak, sokatira eta pilota)
Solasaldia bi pilotariekin: Juantxo Koka eta Oier Mendizabal.



........................................ Juantxo Koka eta Oier Mendizabal.............................